XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); haien existentziaz kezkaturik, ez du konturik egiten haien sortzez ez haien iragankortasunez; haien egonkortasunari beha jarrita, ez da ohartzen haien mugimenduaz; zuhaitzez tematurik, ez duke ikusten oihana.

Eguneroko errealitatean ba dakigu, eta segurantzaz esan dezakegu, kasu, animalia bat ba den ala ez; baina, gauzá are ardura handiagoaz arakaturik, batzuetan problema hau izugarriki nahaspilatzen dela konturatzen gara, eta berau oso ederki dakite juristek, zeinek amaren sabelean dagoen haur baten hiltzea zein muga edo neurri arrazonatutatik aurrera asesinatu bat bezala kontsideratu behar den topatu nahirik hainbat pentsu eta gogoeta alferrik erabili baitute; eta ez da, halaber, bat ere erraza heriotzearen mementoa zein den zehazki determinatzea, fisiologiák heriotzea ez dela une bateko fenomeno bat, prozeso luze bat baizik, mostratu duenez gero.

Modu berean, izaki organiko guztia ere, une bakoitzean berbera eta beste bat da; inxtante guztietan, kanpotik hartutako materiak asimilatzen eta bere barnetik beste batzuk egozten ari da; inxtante guztietan haren organismoan zelula batzuk hil eta beste batzuk jaio egiten dira; eta denbora luzeago edo laburrago baten irautean, bera osotuta dagoeneko materiá osorik berriztatzen da, eta materiazko atomo berriak datoz zaharren lekua betetzera, eta beraz, honelatan, izaki organiko guztia, batera, bera dena eta beste ezberdin bat da.